Literatura
Elkarrizketak
Bederatzi artista gertu-gertutik, Jabier Muguruzaren liburu berrian
Erredakzioa
Besteak beste, Xabier Lete, Luz Casal, Bernardo Atxaga, Kiko Veneno, Helena Taberna eta Martirio artistei egindako elkarrizketak bildu ditu musikari gipuzkoarrak 'Encuentros con alma' liburuan.
Hainbat artista gertu-gertutik ezagutzeko aukera emango digu Jabier Muguruza musikari gipuzkoarrak kaleratu berri duen Encuentros con alma liburuak. ''''Lan erradikal eta bihurria da, gauzen egungo egoera zalantzan jartzen duena'''', esan du Muguruzak Donostian egiten duten aurkezpenean.
Alberdania argitaletxeak kaleratu duen lana honek bederatzi artistari egindako elkarrizketak biltzen ditu. Bertan, Xabier Lete, Luz Casal, Kiko Veneno eta Bernardo Atxaga gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dugu, horiekin guztiekin izandako ''''presarik gabeko solasaldiak'''' izan eta bertan bildu baititu. Martirio, Jaume Sisa, Pablo Guerrero, Helena Taberna eta Jose Ramon Soroiz dira liburuan aurkituko ditugun beste artista ezagunak.
Bederatzi artista horien bizitzan barru-barrura sartu da euskal musikaria, horietako askorekin oso aspalditik duen harreman estua aprobetxatuz, eta
elkarrizketa ''''pertsonalak eta sakonak'''' egin ditu, ''''morboa alde batera utzita''''.
Liburuaren aurkezpenean hunkituta gogora ekarri du Muguruzak&' || 'nbsp; abenduan hil zen Xabier Lete idazle eta artistarekin izandako solasaldia. Juan Ramon Soroiz aktorearekin egindako elkarrizketa ere gogoratu du; ''''horrek ere ez ditu batere gogoko''''.

