Musika
Jaialdiak
Donostiako Jazzaldia, inoiz baino osatuago
Erredakzioa
Sarrerak datorren astelehenean jarriko dira salgai eta ohiko bost eszenatokiak ez ezik, iaz bertan behera utzi zuten jazz band balla berreskuratuko dute.
Datorren astelehenean jarriko dira salgai Donostiako Jazzaldiaren sarrerak. 45. edizioa da aurtengoa, eta badirudi Jazzaldiak asmatu duela krisiari aurre egiten: ohiko bost eszenatokiak ez ezik, iaz bertan behera utzi zuten Jazz Band Balla berreskuratuko baitute aurten.
Aurten ere, izen handiak egitarauan: esaterako, Patti Smith Zurriolako eszenatokian izango da hasierako egunean (doan), eta azkenengoan berriz, Kris Kristofferson eta Elvis Costello Trinitate plazan. Aurtengo kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartu nahi baduzue, bihartik aurrera aurkeztu daitezke proposamenak Donostiako Jazzaldiko webgunean.
Uztailaren 21a eta 25a bitartean, jazzarekin zerikusi zuzena duten musikariak izango dira. Jessye Norman sopranoaz gain, George Benson, Stanley Clarke, Dave Holland, El Habichuela, Archie Shepp, Ron Carter eta Wadada Leo Smith.