Itxi

Musika

Kontzertua

BdBduo bikotearen piano doinuak nagusi, Victoria Eugenian

Erredakzioa

Maria Jose Bustosek eta Maria Jose Barandiaranek osatzen dute bikotea. Jose Nieto musikagileak haientzako esklusiban prestatutako Barrokoko pieza esanguratsuenak interpretatuko dituzte.

Musika barrokoa izango da nagusi Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Bertan emanaldi berezia eskainiko dute gaur BdBduo bikoteko kideek: Maria Jose Bustosek eta Maria Jose Barandiaranek Barrokoko gailurreko piezak interpretatuko dituzte pianoan.&' || 'nbsp;Entzungai izango dira, besteak beste, Vivaldiren Udaberria, Bachen Brandemburgoko 2. Kontzertua eta Boccheriniren Fandango obra. Bikotearentzat esklusiban Jose Nietok egindako konposaketa dugu hau.

2000. urtean sortu zen BdBduo taldea. Urte berean bere lehenengo diskoa kaleratu zuten, Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Nazioarteko herrialde askotan eskaini dituzte emanaldiak (Europan, Ekialde Hurbilean, Amerikan, Asian). 2009. urtean koreografia baterako bikotearen pieza bat aukeratu zuen Espainiako Ballet Nazionalak.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Victoria Eugeniako txarteldegian eta Kutxako ohiko kanaletan, 10, 12 eta 15 eurotan.