Itxi

Musika

Rock Star Live aretoan

Bill Evans eta Robben Ford, Barakaldo Blues Festivalen

Redacción

Ostegunean hasiko da jaialdiaren bigarren edizioa, eta bertan izango ditugu Alex Caporuscio gitarra-jotzailea eta Barakaldoko Mike Hammer & The Taxi Drivers taldeko kideak ere.

Ostegunean, hilak 8, hasiko da Barakaldo Blues Festival jaialdiaren bigarren eduzioa, eta Bill Evans eta Robben Ford musikariak izango ditugu aurten kartel buru. Bertako Rock Star Live aretoan egingo dira kontzertuok, eta han izango ditugu ere Alex Caporuscio gitarra-jotzailea eta Barakaldoko Mike Hammer &' || 'amp; The Taxi Drivers taldekoak.

Carlos Fernandez Barakaldoko Kultura, Euskera eta Kiroletako zinegotziak jakitera eman duenez, festibalaren helburua Barakaldoko herritarren artean blues musikarekiko zaletasuna piztea da. Era berean, bertoko taldeei ''''lehen mailako'''' jaialdi batean parte hartzeko aukera ere eskaini nahi die ekimenak. Fernandezek azpimarratu duenez, ''''mundu mailako bluesaren lehen mailara heltzea lortu du jaialdiak'''', Bill Evans eta Robben Ford maisuen parte hartzearekin. Bi musikari handiek itxiko dute aurtengo jaialdia.

Barakaldo Blues Festival jaialdi honetako kontzertuak doakoak dira, baina gonbidapenak behar dira Rock Star Live aretora sartzeko. Dagoeneko jaso daitezke, Rock Star Live aretoan bertan, Herriko Plazako eta Gurutzetako herritarren arreta zerbitzuko bulegoetan eta Burtzeña, Zuazo eta Clara Campoamor kultur etxeetan.

Bestalde, Bill Evansek eta Robben Fordek eskola magistrala eskainiko dute Barakaldoko Udal Musika Eskolan. Master class hauetan parte hartzeko 20 euroko sarrera ordaindu beharko da. Salgai daude BBK kutxazainetan.