Itxi

Musika

Material berriarekin

The Beatlesek AEBetan emandako lehen telebista emanaldia, DVD batean

Erredakzioa

Liverpooleko taldeak eman zuen kontzertua 73 milioi lagunek ikusi zuten eta DVD batean ikusi daiteke orain.

Universal diskoetxeak "Ed Sullivan Show" delakoaren lau saio berreskuratu ditu, DVD&' || 'nbsp;bikoitz batean:&' || 'nbsp;The Beatles taldearen emanaldiak berreskuratu nahi dituzte horrela, 1964 eta 1965 artekoak, modu digitalean birmasterizatuak eta material berriarekin. 73 milioi lagunek ikusi zuten The Beatlesek estatubatuetako telebistan egindako debuta.

Programak osorik eta jatorrizko publizitatearekin eskaintzen du DVDak:&' || 'nbsp;The Beatlesen mundua nolakoa zen eta hamarkada horretan gauzak zein azkar gertatu ziren azaltzen digu.

Ed Sullivan enpresari eta aurkezlea izan zen The Beatles Estatu Batuetako etxeetan sartu zutena, baina bere saioa zahar itxurako ikuskizun bat zen, umoristak, magoak eta abeslari melodikoak tartean.

Liverpooleko talde bat aurkeztu zuen Edu Sullivanek:&' || 'nbsp;Elvisek eta Parker koronelak (Elvisen managerrak), zorte ona opa zieten, telegrama bidez.

Esan beharra dago ez zela izan The Beatlesek Estatu Batuetan eskaini zuen kontzertu onena. Hainbat urte zenbiltzaten Hamburgeko klubetan eta Liverpooleko aretoetan, baina Fab Four delakoak oso deseroso izan ziren New Yorkeko platoan.

"All my loving" izan zen jo zuten lehen kantua (Paul McCartneyri ahots dardar batean irten zitzaion) eta gero "Till there was you" jo zuten, beraien ibilbideko abesti eztitsuena. "She loves you" jo zuten gero eta saioaren amaieran bueltatu ziren.

Astebete beranduago, saiora bueltatu ziren (Miamitik grabatua kasu honetan) eta Sullivanek aurreko asteko audientzia-datuak erakutsi zituen. Hirugarren aldi bat ere izan ziren, Britainia Handira bueltatu baino lehen.