Musika
Euskalduna Jauregia
Isabel Pantoja 'Así es la vida' musikalarekin asteburuan, Bilbon
Erredakzioa
Así es la vida, Jose Luis Morenok ekoitzia, Isabel Pantojak grabatu dituen 32 diskoetako abestien mosaiko bat da.
Isabel Pantoja Asi es la vida musika ikuskizuna aurkezten egongo da asteburuan Bilbon, Euskalduna Jauregian. Antzezlana ostiralean eta larunbatean egongo da ikusgai. Abeslariak bizitza osoan abestiari eskainitako unerik onenak biltzen ditu.
Jose Luis Morenok ekoitzia, Isabel Pantojak grabatu dituen 32 diskoetako abestien mosaiko bat da. Morenok ikuskizun batzuetara joateko asmoa du.
Marinero de luces, Capote de grana y oro, Naci en Sevilla, A mi manera edo Embrujá por tu querer dira musikal ikaragarri hau osatzen duten abestietako batzuk, kontzertu bat baino askoz gehiago. Así es la vida Isabel Pantojaren bizitzaren musikala da.
12 musikari eta zortzi dantzari izango dira Jose Luis Morenoren ikuskizunetan ikusi ohi den dotorezia, perfekzioa eta kalitatea erakusten.
Sarrerek 25 eta 55 euro arteko balioa dute eta 944 310 310 telefonoan, Euskalduna Jauregiaren leihatiletan, eta BBKren kutxazainen edo Interneten bidez eros daitezke.