Musika
Igande honetan
100 ahotsek bat egingo dute Tolosako abesbatzetako gospel ikastaroan
Erredakzioa
Ikastaroari amaiera emateko, doako sarrera izango duen emanaldi bat eskainiko dute. Eduardo Mocoroa Musika Eskolan izango da kontzertua eta Gary Graden ospetsuak zuzenduko du.
Abesbatzetako 100 ahots inguru bilduko dira asteburu honetan Tolosan, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Udazkeneko Abesbatza Ikastaroan parte hartzeko. Aurten, gospel musika izango dute hizpide. Horren ondorioz, beltz izpiritualen abesti zerrenda handia jorratuko dute.
Asteburu osoan zehar ospatuko duten ikastaroan Euskaditik eta beste autonomia erkidegotik datozen 100 lagun inguruk partuko dute parte. Gary Graden iparramerikar ospetsuak zuzenduko du kontzertua. Graden abesbatzen nazioarteko maisua dugu eta Stockholmeko San Jacob Abesbatza famatuaren zuzendaria da. Gainera, Tolosako Abesbatzen Lehiaketan parte hartu du behin baino gehiagotan eta sari anitz eskuratu ditu. Horrez gain, lehiaketa honen epaimahaikidea ere izan da.
Abesbatzak eskainitako gospel emanaldi batek amaiera emango dio ikastaroari igande honetako 13:30ean . Doako sarrera izango du eta Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolan izango da hitzordua.

