Musika
Asteazkenean
Sting Barakaldon, Royal Philharmonick Orchestrarekin batera
Erredakzioa
Britainia Handiko abeslariak bere ibilbideko kantarik arrakastatsuenak joko ditu, BEC!en eskainiko duen kontzertuan. Ostiralean Madrilen izango da, eta larunbatean, Bartzelonan.
Sting Barakaldon arituko da zuzenean gaur. Britainiarrak bere ibilbideko kanturik arrakastatsuenak errepasatuko ditu, orkestra sinfonikorako egokituta. Steven Mercuriok zuzendutako Royal Philharmonick Orchestrarekin batera arituko da musikaria taula gainean. BEC!eko Bizkaia Arena pabilioian izango da emanaldia, gaueko 21:30etik aurrera.
Ekainean hasi zuen Stingek ''Symphonity'' bira berria Vancouverren (Kanada). Udan Ipar Amerika oso bisitatu du Stingek bira honetako zuzenekoekin, eta orain Atlantikoa zeharkatu du, Europa aldean emanaldiak eskaintzeko. Bizkaian aritzeaz gain, Bartzelonan eta Madrilen ere emango du kontzertua artista britainiarrak. Urriaren 29an Bartzelonan izango da, eta hurrengo egunean, Madrilen.
Bira berria ardatz gisa hartuta, Symphonicities diskoa kaleratu du musikariak udan. Rob Mathesek eta Stingek berak ekoitzi dute lana eta Elliot Scheinerrek egin ditu nahasketak.