Musika
Azaroaren 24an
Paco de Lucíak sarrera guztiak agortu ditu Euskaldunako kontzerturako
Erredakzioa
Gitarra-jotzaile ezaguna 2.100 lagunen aurrean arituko da azaroaren 24an. Bizkaian azken sei urtetan eskaintzen duen lehen kontzertua izango da.
Paco de Luciak azaroaren 24an Bilboko Euskalduna Jauregian eskaini behar duen kontzerturako sarrera guztiak agortu ditu. Horrela, 2.100 lagunen aurrean arituko da gitarra-jotzaile ezaguna.
Horrela, jendetsua eta arrakastatsua izaten ari da bira hau eta bere ibilbideko arrakastak errepasatzen ditu.
Paco de Lucia duela sei urte izan zen azken aldiz Bizkaian. Azaroaren 24ko kontzertuan Antonio Sanchezek lagunduko dio, bigarren gitarra bezala. Farruco dantzaria izango da eta baita David Maldonado eta Duquende abeslariak ere (azkena Camaronek deskubritu zuen, bederatzi urte zituela). Antonio Serranok armonika eta teklatuak joko ditu, Pirañak perkusioa eta Alain Perezek baxua.