Itxi

Musika

Euskalduna Jauregian

Paco de Lucía gaur Bilbon, sarrera guztiak agortuta

Erredakzioa

Gitarra-jotzaile ezaguna 2.100 lagunen aurrean arituko. Bizkaian azken sei urtetan eskaintzen duen lehen kontzertua izango da.

Paco de Luciak kontzertua eskainiko du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrera guztiak agortu ditu eta 2.100 lagunen aurrean arituko da gitarra-jotzaile ezaguna.

Horrela, jendetsua eta arrakastatsua izaten ari da bira hau eta bere ibilbideko arrakastak errepasatzen ditu.

Paco de Lucia duela sei urte izan zen azken aldiz Bizkaian. Azaroaren 24ko kontzertuan Antonio Sanchezek lagunduko dio, bigarren gitarra bezala. Farruco dantzaria izango da eta baita David Maldonado eta Duquende abeslariak ere (azkena Camaronek deskubritu zuen, bederatzi urte zituela). Antonio Serranok armonika eta teklatuak joko ditu, Pirañak perkusioa eta Alain Perezek baxua.