Itxi

Musika

Lan berria

Txarrenak, 'El Drogas'en taldeak, diskoa argitaratuko du otsailean

Erredakzioa

Azulejo frío taldearen bigarren lana da. Martxoan hasiko dira aurkezpen birarekin.

Enrique Villarreal El Drogasen (Barricada taldekoa) proiektu paraleloa, Txarrena taldea, disko berri batekin dator. 19 urteko isilune diskografikoaren ostean Azulejo frío argitaratuko dute otsailaren 8an. Taldearen bigarren lana da, 1992an argitaratutakoaren ostean. 43.000 disko saldu zituzten orduan.

80eko hamarkadan hasi zen Txarrena proiektua, "El Drogasen ihes egiteko modua" bezala. Duela urtebete proiektua berreskuratu zuen eta taldekideak bildu zituen:&' || 'nbsp;Brigi Duque (Koma taldeko abeslaria) baterian eta Eugenio Aristu (Flako)&' || 'nbsp;eta Txus Maraví (biak La Lengua de Trapon) baxuan eta gitarran.

Azulejo frío 15 abestiz osatuta dago eta martxoan aurkeztuko dute bira batean. Martxoaren 4an Iruñeko Totem aretoan izango dira, martxoaren 5ean Bartzelonan eta 11an Bilboko Kafe Antzokian. Martxoaren 12an Zaragozan, 18an Madrilen eta 19an Gasteizen.

Abenduaren 17an jarriko dira sarrerak salgai Ticketmaster sarean, 902150025 telefonoan, Halcon Viajesen, FNACen eta Carrefourren.