Musika
Abuztuak 7-31
72. Musika Hamabostaldiak hungariar eskolaren jatorria errepasatuko du
Redacción
Abuztuaren 7tik 31ra izango da. Franz Liszt izango da protagonista nagusia eta Gustav Mahler, Jesús Guridi eta Tomas Luis de Victoriaren urteurrenak ospatuko dituzte.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizioa abuztuaren 7tik 31ra izango da eta hungariar eskolaren jatorria errepasatuko dute, Franz Liszten lanaren eskutik. Kursaal Auditorioko emanaldi sinfonikoetan Rotterdameko Orkestra Filarmonikoa, Frankfurteko Sinfonikoa, Orchestra of the Age of Enlightenment, Koloniako Irratiko Sinfonikoa eta Budapest Festival Orchestra izango dira. Gainera, "Sevillako bizargina" opera antzeztuak, Euskadiko Orkestrarekin, eta "Romeo eta Julieta" balletak osatuko dute Kursaaleko abonua.
Musika Hamabostaldiak ez du ahaztuko hungariar musikagintzan oinarri-oinarrizko eginkizuna bete zuen hura: Béla Bartók.
Kursaal Auditoriorako diseinatu den egitaraua (abuztuak 8 eta 10) Rossiniren "Sevillako bizargina" operaren antzezpenarekin hasiko da. Euskadiko Orkestrak eta bere zuzendari titular Andrés Orozco Estradak eskainiko dute titulu enblematiko hau. Ekoizpena finkatzeko dago, eta abeslariei dagokienez, bertan izango dira José Manuel Zapata, Manuela Custer, Lorenzo Ragazzo, Andrew Shore, Pietro Spagnoli eta Marta Ubieta, eta baita Easo Abesbatzaren ahotsak ere.
Kursaaleko Auditorioko abonuko ohiko emanaldi sinfonikoak Rotterdameko Orkestra Filarmonikoarekin eskutik hasiko dira (abuztuak 12 eta 13), oraintxe famatua egin den Yannick Nézet-Seguin-en zuzendaritzapean, zeinak 2012an Filadelfiako Orkestraren zuzendaritza hartuko baitu. Ravel, Liszt eta Bartók izango dira lehen emanaldi honen protagonista, eta bigarren emanaldian, Mahlerren "3. Sinfonia"n, Donostiako Orfeoiak parte hartuko du.
Victoria Eugenia Antzokia
Victoria Eugenia Antzokian, bere abuztuko hitzorduari leial jarraituz, bost saio izango dira, abuztuaren 9 eta 28aren artean, hiru bakarlari aipagarrik, nazioarteko proiekzioa duen laukote batek eta ballet garaikide batek protagonizaturik.
Duela gutxi, eta guztiz oroitzapen ona utziz, Birminghameko Sinfonikoarekin Kursaalen izan zen Nikolai Lugansky errusiar pianistak, zabalduko su saila (abuztuak 9), Chopin eta Liszten obretan barna ibilbide bat eginez. Casals Laukote famatuak, Victoria Eugeniako bigarren emanaldian, programa eklektiko bat eskainiko du, Boccherini, Bartók eta Beethoveni eskainia (abuztuak 10).
Dantza garaikideak une aipagarri bat izango du Compagnie Thor-en eskutik (abuztuak 16). Talde belgikar honek Johan Sebastian Bachen musika biziaraziko du, Thierry Smits-en “To the Ones I Love” koreografiaren bidez.
Abonuen eta sarreren erreserba Hamabostaldiaren lagunentzat, martxoaren 18ra bitartean egin daiteke, 943003170 telefonoan. Sarreren salmenta orokorra, maiatzaren 27tik aurrera izango da.