Musika
35. edizioa
Ruben Blades eta Jamie Cullum, Gasteizko Jazzaldian
Erredakzioa
Miles Davis omenduko dute eta bere ikasle garrantzitsuenek (Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller) emanaldi berezia eskainiko dute.
Rubén Blades, Jamie Cullum eta Kyle Eastwood Gasteizko Jazzaldian izango dira, aurten 35. edizioa ospatzen duelarik. Miles Davis omenduko dute eta uztailaren 16an kontzertu berezia izango da bere figura omentzeko:&' || 'nbsp;Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller eszenatoki berean izango dira.
Aurreko gauean, Panamako musikari garrantzitsuena izango da:&' || 'nbsp;Ruben Blades. Bere herrialdeko Kultura ministroa izan da eta hogei disko kaleratu ditu. Azkena, "Todos vuelven live" izenekoa, aurkeztuko du Gasteizen.
Bestalde, Jamie&' || 'nbsp;Cullumek Arabako hiriburuan errepikatuko du. Azken hamarkadako ahots garrantzitsuenetariko bat da eta Mendizorrotzan izango da uztailaren 15ean. 19 urterekin grabatu zuen bere lehen lana eta azken urteotako kontratu ikusgarrienetariko bat sinatu zuen Universalekin. 2009an Urrezko Globorako hautagai izan zen "Gran Torino" pelikularako egindako abestiarengatik.
Uztailaren 14an, asteazkena, Kyle Eastwooden txanda izango da. Clint Eastwood bere aitaren jazz diskoen tradizioaren soinua, belaunaldi berriko musikarekin uztartzen du. Michael Stevensekin batera izango da taulagainean Kyle Eastwood:&' || 'nbsp;"Million Dólar Baby", "Mistic River", "Banderas de Nuestros Padres","Cartas desde Iwo Jima", "Gran Torino", "El Intercambio" edo "Invictus" bezalako filmen soinu banda egin du.
Eastwooden ostean, Nigel Kennedy izango da, historian disko gehien saldu dituen biolin jotzaile klasikoa. Errekorren Guiness Liburuan agertzen da bere izena, Vivaldiren "Lau Urtaroak" diskoaren hiru milioi ale baino gehiago saldu baitzituen.
Gospelari eskainitako gaua jaialdiaren lehena izango da, urtero bezala, uztailaren 11an. New Orleanseko musika erlijiosos izango da, Craig Adams &' || 'amp;&' || 'nbsp;The New Orleans Voicesekin.