Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Musika

Eraikin berria

Eusko Jaurlaritzak ia 25 milioi euro jarriko ditu Musikene eraikitzeko

Erredakzioa

Musikene Goi Mailako Musika Ikastegi berria Donostian eraikiko da, Benta Berri auzoko orube batean. Guztira 12.000 metro karratu izango ditu.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Goi Mailako Musika Ikastegi berria eraikitzeko ia 25 milioi euroko kontratu bat izenpetzea baimentzeko akordioa onartu du. Zehazki, 24.985.256 euro jarriko ditu Donostian Musikene ikastegi berria eraikitzeko.

Egoitza berria Benta Berri auzoko orube batean eraikiko dute, Gipuzkoako hiriburuko udalak lagatako gune batean. Egun hainbat eraikinetan sakabanatuta dauden Goi Mailako Musika Ikastegiko jarduerak bilduko dituzte bertan.

Guztira 12.000 metro karratu baino gehiago izango ditu, eta 67 ikasgela hartuko ditu. Entseguetarako 30 kabina baino gehiago eta 500 lagunentzako auditorioa ere egingo dituzte bertan.