Musika
Jazzaldia
Doinu latinoek Gasteiz hartuko dute uztailaren 10etik 15era
Erredakzioa
Michel Camilo, Jamie Cullum eta Ruben Blades izango dira 35. edizioko izarrak eta Miles David omenduko dute.
Uztailaren 10etik 15era bitartean egingo dute Gasteizko 35. jazzzaldia, eta doinu latinoek leku handia izango dute bertan. Michel Camilo, Giovanni Hidalgo eta Danilo Perez musikariak Arabako hiriburuan izango ditugu aurten. Eta bestalde, lehendik iragarrita zeuden Ruben Blades, Jamie Cullum eta Kyle Eastwood musikariak.
Aurtengo edizioan gainera, omenaldia egingo diote Miles Davis handiari. Uztailaren 16an izango da, maisuaren hiru ikasle handiren eskutik: Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller.
Programazioari dagokionean, uztailaren 11an gospel gaua izango dute Gasteizko Jazzaldian, Craig Adams &' || ' The New Orleans Voices taldearekin. Uztailaren 13an: Kyle Eastwood izango da Arabako hiriburuan, Mendizorrotzako saioan. Clint Eastwood bere aitaren jazz diskoen tradizioa, belaunaldi berrien eraginekin nahasten du Kyle Eastwoodek.
uztailaren 14ean Jamie Cullum handia izango da. Egun bat beranduago Rubén Blades eta Michel Camilo eta uztailaren 16ean izango da Miles Davisi omenaldia.
Eta beti bezala, Printzipal antzokian ere saio bikainak eskainiko ditu datorren uztailean Gasteizko Nazioarteko jazzaldiak, Michel Portalena besteak beste.