Itxi

Musika

Iruñean

Milango Filarmonikoak Baluarteren azken emanaldia eskainiko du

Erredakzioa

Baluarte Auditorioak denboraldiaren azken kontzertua hartuko du. Semyon Bychkovek zuzenduko du eta hura ikusteko sarrerak salgai daude 34 eta 48 euro bitartean.

Scalla Filarmonikoak (Milan, Italia) Barluarte Auditorioaren azken kontzertua eskainiko du astelehen honetan, Iruñean. Semyon Bychkovek zuzeduta, orquestra italiarrak Baluarteko Fundazioaren Denboraldiari amaiera emango dio. Taldeak Gustav Mahlerren Seigarren Sinfonia interpretatuko du. 1903 eta 1904. urte artean egindakoa, eredu "klasikoei" begira landutako obra da. Era berean, Mahlerren lanik pertsonalena eta hunkigarriena da. Aurten, Mhalerren heriotzaren 100 urte bete dira.

Orquestra 1982. urtean sortu zuen Claudio Abbadok, Milango Opera della Scalla orkestrako musikariekin. Errepertorio sinfonikoa garatzea eta La Scalako opera tradizioari dimentsio berria eskaintzea ditu helburu.

Baluarteko emanaldian, Semyon Bychkov izango da errezitala zuzentzen. Nazioarteko mailan ospe handienetarikoa duten orkestrak zuzendu ditu Bychkovek tartean, Grand Rapidseko Orkestra Sinfonikoa (AEBetakoa), Pariseko Orkestra eta Koloniako WDR Orkestra Sinfonikoa (Alemanian).

Gainera, Osloko eta Berlineko Filarmonikoak ere zuzendu ditu eta aurten Concertgebouweko Orkestraren kontzertua zuzendu zuen Baluarten bertan. Emanaldi honek publikoaren eta kritikaren babesa jaso zuen.

Astelehen honetarako sarrerak oraindik salgai daude, 48, 40 eta 34 eurotan.