Musika
San Miguel Donostikluba
El Columpio Asesino, larunbatean Donostian
Erredakzioa
Musikaren Eguna aurkeztuz programaren baitan antolatu dute zuzenekoa. El Columpio Asesino taldearekin batera, Rock Privado, Madeleine eta Siete C ere arituko dira, kalean.
Ekainaren 21ean Musikaren Eguna izango dela ospatzeko, San Miguel Donostiklubak eta Fnacek kontzertu sorta antolatu dute Donostiako kaleetan. Kultur Kutxa Zirkuituan eta Tokiko Musika Erakustaldian parte hartu duten hiru taldek El Columpio Asesino seikotearekin batera joko dute datorren larunbatean. Emanaldia Loiola eta Arrasate kaleen kantoian izango da.
13:00etan hasiko da Musikaren eguna aurkeztuz, Rock Privado Kutxa zirkuituan parte hartu duen taldearen zuzenekoarekin. 18:00etatik aurrera, Madeleine eta Siete C,&' || 'nbsp;aurtengo Tokiko Musika Erakustaldian sarituak izan diren taldeak, arituko dira. Azkenik, 20:15etik aurrera, El Columpio Asesino Iruñeko taldearen kontzertua izango da.