Musika
35. edizioa
Rubén Blades eta Michel Camilo, gaur Gasteizko Jazzaldian
Erredakzioa
Doinu latinoek beteko dute Mendizorrotzako agertokia.
Azken txanpan murgildu da Gasteizko 35. jazzaldia eta Michel Camilo eta Rubén Bladesek doinu lationekin beteko dute Mendizorrotzako agertokia gaueko 21:00etatik aurrera.
Ruben Bladesek 20 disko baino gehiago argitaratu ditu dagoeneko eta bere ibilbideko arrakasta handienak eskainiko ditu gaur gaueko emanaldian. Musikan aritzeaz gain konpromezu handiko politikaria dugu eta 2.000. urtean Nazio Batuen erakundeak arrazismoaren aurkako enbaxadore izendatu zuen.
Michel Camilo teknika bikaineko piano-jotzaile eta konpositorea dugu. Giro latino eta beroak jazz doinuekin maisuki uztartzen ditu. Giovanni Hidalgorekin eta Charles Floresekin igoko da taula gainera.
Principal Antzokiari dagokionez Fred Hersch piano jotzaileak bakarkako emanaldia eskainiko du. Grammy sarietarako birritan izendatu duten musikaria pianoa jotzeko duen modu berritzaileak egin du ezagun, Art Tatumen kondaira oroitarazten duelarik.
Bihar, uztailak 16, egingo duten azkeneko jardunaldian Miles Davis omenduko dute. Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller handiek parte hartuko dute bertan. Aurretik, Danilo Perez ezagunak ere emanaldia eskainiko du.