Itxi

Albisteak

Balorazio ofiziala

Gerediaga elkartea: ''Durangoko 44. Azokak krisiari eutsi dio''

Esti Arzuaga

Durango

Antolatzaileek aitortu dute larunbatean emaitzak ez zirela bete; baina astelehen eguerdiko uholdeak harrituta utzi ditu. Ahotsenea espazioaren arrakasta nabarmendu dute gaur goizeko balorazioan.

Arratsaldeko 20:00etan itxiko ditu ateak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44.edizioak, baina dagoeneko egin dute lehen balorazio ofiziala Gerediaga Elkarteko ordezkariek. Azokako zuzendari Jon Irazabal eta Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujika izan dira gaur goizean Elkartegian, eta pozik agertu dira aurtengo emaitzarekin. ''''Azokak krisiari eutsi dio'''', laburbildu du Irazabalek.

Bisitarien edo salmentaren zifra zehatzik ez dute eman antolatzaileek. Hori bai, jende kopuruaren hausnarketa laburra egin dute. Jon Irazabalek konfirmatu egin du egunotan askoren ahotan entzun izan duguna: larunbatean emaitzak ez zirela bete, baina astelehen eguerdiko uholdeak harrituta utzi dituela denak. Jendeak aurten izan duen jarreraren arrazoia zein den ez omen dakite Gerediagan, ''''faktore asko izaten baitira tartean''''. Agian jendeak Azokara hurbiltzeko izan dituen ohiturak aldatzea lortu dute urteekin.

300 stand, 500 langile, 25.000 lan ordu, 112 kazetari, 459 nobedade... Azoka kultur espazioa izateaz gain, espazio ekonomikoa ere badela azpimarratu dute antolatzaileek.

Kultur ekitaldien arrakasta

Landako&' || 'nbsp;erakustazokako jardunaz gain, Azokak inoiz baino kultur programazio zabalagoa izan du aurtengo edizioan. Ehun ekitalditik gora izan dira guztira Ahotsenean, Haur literatura aretoan, Aurkezpen Aretoan eta Elkartegian. Jendearen erantzuna guztietan oso izan da, antolatzaileen esanetan, eta bereziki azpimarratu dute Ahotsenea espazioaren arrakasta. Sortzaileek euren ekimenez egindako ''''lan handi eta txalogarria'''' goraipatu du Irazabalek eta proiektu horren alde lan egiteko asmoa agertu dute.

Azokak saria jasoko du Kataluniako Kultura zabaltzen laguntzeagatik

Katalanez egindako kultura izan da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizio honetako gonbidatu nagusia eta hainbat kultur ekintza jarri ditu martxan Gerediaga Elkarteak Institut Ramon Llull-ekin elkarlanean. Elkarlan horren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek eta Institut Ramon Llulleko Josep Bargallóren hitzak gogoratu ditu Irazabalek gaur goizean. ''''Nuestra voluntad- esan izan du aurreko egunetan Bargallok - es continuar estando presentes en la Feria a partir de ahora mte nuestras vías de colaboración habituales: dando ayudas a las traducciones y a la presencia de escritores y músicos catalanes que vengan a actos de promoción''''.
Hain zuzen ere, Gerediaga Elkarteak aurten Kataluniako Kultura zabaltzeko egin duen lana eskertu nahi du Espay Catalunya Topalekua erakundeak, eta datorren urteko San Jordi egunean saaria emango diote Durangoko Azokaren antolaketan ibiltzen den elkarteari.

Jon Irazabali ere omenaldi berezia

30 urte bete ditu aurten Jon Irazabalek Durangoko Azokan lanean. Aurtengo balorazioa bukatu baino lehen lan hori eskertu nahi izan diote lankideek eta esker ona agertu dio Nerea Mujika presidenteak balorazioa bukatu baino lehen. Liburu sorta ere oparitu diote eta emozionatu egin da azken urteetan Durangoko Azoka zuzendu izan duen gizona.
Hasierako garaiak ekarri ditu gogora labur-labur, eta lanean hasi zenean amak egindako iragarpena gogoratu du emozionatuta: azokaren kontu horrek ez omen zuela&' || 'nbsp; etorkizunik izango.