Itxi

Albisteak

Pazko astean

Manga eta Animeko XII. Jardunaldiak izango dira Barakaldon

Erredakzioa

Industri hiria honetan bilduko dira datorren astean japoniar kulturako zaleak: animeko proiekzioak, bideojokoen lehiaketak eta karaokea, besteak beste, prestatu ditu Motsukora elkarteak.

Interesgune bihurtuko da Barakaldo datorren apirilaren 6tik 10era bitartean, Bizkaiko herrialde honetako Clara Campoamor Kultur Etxeak Motsukura elkarteak antolatutako Manga eta Animeko XII. Jardunaldiak hartuko baititu.

Bertara hurbilduko direnentzat ekitaldi desberdinak prestatu dituzte antolatzaileek, hala nola, anime filmen proiekzioak, bideojokoen lehiaketak, cosplay txapelketak, karaokea eta japoniar jokoak, besteak beste. Manga, animea eta japoniar kultura orokorrean ezagutzera ematea da bilkura honen helburua.

Sarrera librea eta doakoa izango da. Clara Campoamor Kultur Etxea zabalik egongo da goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldean, 17:00etatik 20:30ak arte. Antolatzaileek jardunaldietan parte hartzera animatu dute, "zure interes berberak dituzten pertsonak ezagutzeko ala zaletasun interesgarri honetan lehendabizi murgiltzeko".

Motsukura Bizkaiko elkartearen eskutik datorkigu jardunaldi hauen antolakuntza, Barakaldoko Udalaren eta Kultur Etxeen lankidetzarekin. Ekitaldi honen babesleen artean manga argitalpenak burutzen dituzten argitaletxeak aurki ditzazkegu, haien artean, Panini, Glenat eta Norma Editorial. Joker komikien dendak ere lagundu du.