Itxi

Albisteak

Garai bateko Gran Via zineman

Abangoardiako ikuskizunak, BBK Areto berrian

Erredakzioa

Eduki ''gogor'' edo ''ganberroa'' duten 12 emanaldi programatu ditu Bilboko Arriaga Antzokiak espazio berrirako. Luis Araujo, Las Fellini eta Rossy de Palma dira zikloaren izen nagusienetako batzuk.

Eraberritze lanen ondoren, maiatzean irekiko ditu ateak BBK Areto berriak, garai bateko Gran Via zinema-aretoaren egoitzan. Bilboko kultur espazio berri honetan ikusgai izango den lehen zikloetako bat aurkeztu dute gaur: Hurbiltasun Antzokia. Arriaga Antzokiaren eskutik, abangoardiako hamabi ikuskizun izango dira ikusgai. Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistikoak, Mario Fernandez BBKko zuzendariak eta Iñaki Azkunak, Bilboko alkateak eman dute egitarauaren berri.

Maiatzaren 7an ekingo diote Hurbitltasun&' || 'nbsp;Antzokia ziklo berriari, Luis Araujoren Mercado libre antzezlanarekin. ''''Eduki erotiko handiko antzezlana da, eta ikuslea bera ere mindu dezake'''', esan du Sagik. Maiatza eta ekaina bitartean, eduki ''''gogor'''' edo ''''ganberroa'''' duten hainbat ikuskizun izango dira ikusgai, tartean Las Felliniren azken lana edo Rossy de Palmaren eta David Fernandezen (des)Variaciones Goldberg. Urriaren 6an bukatuko da programazioa, La espera antzezlanarekin. Argumentu ''''oso gogorra'''' duen lana da, Sagiren hitzetan.

Opera, kabareta, zartzuela, antzerkia eta musika dira proposamen nagusienetako batzuk BBK Aretoaren hasierako hilabete hauetarako. Era berean, Raina Kabaivanska Bulgariako sopranoak kantuaren inguruko Master classa eskainiko du.