Itxi

Albisteak

Izendapena

Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendari berria

Erredakzioa

Patxi Lopez lehendakariaren gidaritzapean egin du bilera Etxepare Institutuak eta honakoa azaldu du: "Euskadik munduari irekirik egon behar du, presentzia iraunkor eta eragingarri bat eduki behar du".

Etxepare Euskal Institutuaren Patronatua gaur goizean bildu da eta jakinarazi dute nor izango den erakunde horren zuzendaria.

Aizpea Goenagak izango du euskara eta euskal kultura atzerrian sustatzeko ardura. Blanca Urgell Kultura sailuburuarekin eta Patxi Lopez lehendakariarekin izan da gaur Goenaga. Lan ildo nagusiak aurreratu ez baditu ere, izendapena erronka polita dela adierazi du. Hasteko, bere sormen gaitasuna jarriko omen du institutuaren mesedetan.

Patxi Lopez lehendakariaren gidaritzapean egin da Etxepare Euskal Institutuaren lehenengo bilera eta honakoa azaldu du:&' || 'nbsp;"Euskadik munduari irekirik egon behar du, presentzia iraunkor eta eragingarri bat eduki behar du eta irudi positibo bat adierazi". Bere aldetik, Blanca Urgell Kultura sailburuak jakinarazi du nor proposatuko duten Institutuaren zuzendari izateko datorren Gobernu Kontseiluan. Bilera bukatu denean, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendari berria Lehendakaritzara hurbildu da, Patronatuko kideak agurtzera.