kultura
Madrilen
Iruñeak 2016ko Kultur Hiriburu izateko hautagaitza defendatu du
Erredakzioa
Arratsaldean, finalera heldu diren hirien izenak jakinaraziko ditu batzordeak, tartean Donostia eta Nafarroako hiriburua. Jarraitu zuzenean prentsaurrekoa, 17:30ean.
Iruña 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko lehian sartu da gaur, bere hautagaitza defendatu baitu Madrilen. Yolanda Barcina alkatea izan da ordezkaritzaren buru eta Miguel Sanz foru presidentearen babesa izan dute.
Encuentros en Pamplona 2016. La Fiesta de la Cultura izenpean, ordu erdiz aurkeztu dute ordezkariek proiektua. Bi bideo izan dira tartean:&' || 'nbsp;''Así somos'' izeneko bat, Iruñeko kulturako gakoak azaltzen dituena eta ''La fiesta universal'', Hemingway, Saramago, Vargas Llosa edota Inge Morathen testigantzarekin.
Aste honetan zehar, 16 hiriek 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzak aurkeztu dituzte, tartean Donostian, asteartean.
Hautagai guztien aurkezpena aztertu ostean, batzordeak 17:30ean emango du jakitera erabakia:&' || 'nbsp;hiri finalistak jakingo dira. Datorren urtean jarraituko du lasterketak, aukeratutako hiriek proposamen zehatzak aurkezten dituztenean.