Hasiera
Euskal Liburu eta Disko Azoka
Hau da Durangoko Azokaren kartela
Erredakzioa
Laugarrenez, lehiaketa bidez aukeratu dute irudia eta irabazlea Fede Bosch diseinatzaile kataluniarra izan da.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioa iragarriko duen kartela ezagutzera eman du gaur Gerediaga Elkarteak, azokaren antolatzaileak. Laugarrenez, lehiaketa bidez aukeratu dute Durangoko Azokaren berri emango duen irudia, aurkeztutako 49 lanen artean.
Kartel irabazlearen egilea Fede Bosch diseinatzaile kataluniarrarena izan da eta 1.300 euro eskuratu ditu horregatik. Azpimarratu duenez, "azokaren bi elementuen bateragarritasuna" uztartu nahi izan ditu, "irakurri eta musika entzun biak batera egin daitezkeela erakusteko".
Aurtengo kartela aukeratu duen epaimahaia honako hauek osatu dute: Pedro Mari Basañez arkitektoa eta Arte Ederren Fakultateko irakaslea, Ismael Iglesias artista plastikoa, Javier Garcia de la Torre arkitektoa eta Txaro Berriozabalgoitia Gerediaga Elkarteko bazkidea.
45 Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren 4tik 8ra egingo da.

