Itxi

Bertsolaritza

Igande gauean, ETB-1en

Amaia Agirre Hitzetik Hortzeran gonbidatu

Hitzetik Hortzera

Urnieta, Mutriku eta Urepeleko bertsoak izango dira ikusgai.

Urnietako sanmigeletan bertso-bazkari jostalaria egin zuten Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdik. Ederra atera zen saioa eta merituaren zati bat Amaia Agirreri dagokio bera aritu baitzen gaijartzen. Ariketa xelebreak eraman zituen plaza hartara. Gaijartzaile ofizioari buruz zein Urnietako saioaz bere iritziak azalduko ditu Agirrek platoan.

Txileko meatzariei jarritako bertsoak
San Jose minazuolan harrapatuta geratutako meatzariei bertsoak jarri dizkie Agirrek HITZETIK HORTZERA eskatuta eta horiek ere programan estreinatuko dituzte.

Lengo egunak gogoan, Mijoan
Mutrikuko Mijoa auzoan San Jeronimoak goitik ospatu ohi dituzte eta aurten marka guztiak hautsi dituzte. Atzera begira jarri eta garai bateko bizimodua berreskuratu nahi izan dute han eta antzinako ofizioak eta lanabesak erakusteko auzolanean aritu dira. Emaitza bikaina izan da. Festa borobiltzeko Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin bertso-afaritan 170en bat lagun elkartu ziren. Eneritz Azkuek jarri zizkien gaiak eta sano ederra egin zuten bertso-jarduna.

Xalbador eguna koloretan eta zuri-beltzean
Xalbador eguna ez da ospatu zaharra Urepelen eta hango bertsoak ekarriko dituzte programara bertsoa.com-i eskerrak. Uxue Alberdik Xalbadorri kantatu zion eta Sebastian Lizasok Xanpuni. Zuri-beltzekoan ere Xanpun eta Xalbador protagonista; lapurtarra behe-nafarrari kantuan. Zapping-atalean bestalde garai bateko Kate Motzean galdetegia oroituko dute.

Hori guztia igandean 21:00etan, ETB1n, eta eitb.com-en.

&' || 'nbsp;