Albisteak
Streaming bidez
Ahotseneako emanaldiak zuzenean eskainiko ditu eitb.com-ek
Erredakzioa
Gainera, Durangoko Azokan gertatuko dena zuzenean jarraitzeko aukera emango dugu, Azoka TBren bitartez.
eitb.com-ek Durangoko Azoka zure etxetik jarraitzeko aukera emango dizu. Bi zuzeneko emankizun eskainiko ditugu:&' || 'nbsp;Alde batetik, AzokaTB eskainiko dugu, bestetik, Ahotsenea espazioaren emanaldiak. Lehenengoa abenduaren 4an hasiko da eta bigarrena, igandean, hilaren 5ean.
AzokaTBn, Durangoko Azokan gertatzen ari dena jarraitu ahal izango duzu:&' || 'nbsp;giroa, protagonistekin elkarrizketak, disko eta liburu sinadurak...
Ahotsenean, bestalde, zuzeneko emanaldiak eskainiko dira:&' || 'nbsp;irakurraldiak, emanaldi akustikoak, hitzaldiak...
Dena, abenduaren 4tik 8ra bitartean, goizeko 10:00etatik, gaueko 20:00etara, Durangoko Azokaren baitan.

