Itxi

kultura

Akordioa

EITB eta Etxepare Institutua, elkarrekin euskal kultura zabaltzen

Erredakzioa

Institutuak antolatuko dituen ekitaldiak aireratuko ditu, martxorako Bilbon Fernando Bernuesek zuzendutako ikuskizuna, adibidez.

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta Alberto Surio EITBko zuzendariak akordio bat sinatu dute gaur, izan ere, hasierako helburuetan amankomunean duten xede baten alde lan egiteko. Euskal Irrati Telebista publikoak Etxepare institutuak kulturaren eta hizkuntzaren alde Euskadin eta munduan egingo dituen jardueren promozioa egingo du.

Goenaga eta Surio pozarren agertu dira eta EITBko zuzendariak azaldu duenez, Etxepare institutuaren kanpainak "babesteko" aukera izango da. Horrela, duela gutxi abiatutako Euskara Mundiala kanpainaren antzeko beste asko izango omen dira eta EITBko kanal ezberdinetan iragarriak izango dira. Horrela, institutuak egingo dituen ekitaldiak aireratuko ditu, martxorako Bilbon Fernando Bernuesek zuzendutako ikuskizuna, adibidez.

"Kanpoan irudi positiboa ematea" omen da bi instituzioen helburua eta horretarako omen ari dira lanean.