Itxi

kultura

Hauteskundeak deitu arte

De la Iglesiak Zine Akademiako presidente karguan jarraituko du

Erredakzioa

Presidente berria hautatzeko hauteskundeak egingo omen dituzte 3 hilabete baino lehen. Ordura arte Akademiaren presidentea izango da.

Alex de la Iglesia Espainiako Zine Akademiako presidentea izango da oraindik. Akademiako zuzendaritzak hala erabaki du bileran.

Goya sarien ostean utzi nahi zuen berak kargua, Sinde legearekin ados ez zegoelako, baina ministroak lehenbailehen uztea nahiko lukeela zabaldu da zenbait komunikabidetan.

De La Iglesia akademiaren egoitzara iritsi da komunikabide ugariren artean.