Itxi

kultura

Donostia 2016

Olatu Talka jaialdiak herritarren ideiak eskatu ditu

Erredakzioa

2016an Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzarako bulegoak ''sormena erakusteko jaialdi herritarra" antolatu nahi du, datorren udaberrirako.

Olatu Talka jaialdiak, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburuan bilakatzeko antolatzen ari diren ekitaldien artean aurkitzen dena, hiritarren ideiak jasoko ditu gaurtik aurrera maiatzaren 27tik 29ra egingo duten bigarren edizioa burutu ahal izateko.

Lehen edizioan egin zituzten ehundaka ekitaldiek izan zuten arrakasta errepikatu nahi du Olatu Talka jaialdiaren bigarren edizioak ere. Ekitaldi horietako asko oso jendetsuak izan ziren.

Datorren edizioan burutuko den programazioa osatzeko asmoarekin, antolakuntzak herritarren ideia eta proposamenak bildu nahi ditu. Horretarako bi "Ideien azoka" egingo dituzte, otsailaren amaieran eta martxoaren erdialdean. Ekitaldi hauek topagune irekiak izango dira, parte hartu nahi dutenek bere ideiak beste batzuenekin partekatu ahal izango dituztelarik.

Ideia guztiak bildu ostean jaialdiaren izaerarekin parekatuko ditu antolakuntzak, hauek aurrera eramatea posible den ziurtatzeko. Proposamen original eta berritzaileak hartuko dira kontuan eta ingurugiroarekin jasangarriak direnak, eta ohitura onuragarriak bultzatzen dituztenak nabarmenduko dituzte.

Guzti honekin, jaialdi herritar bat antolatu nahi du Europako Kultur Hiriburua izateko Hautagaitzararako sortu duten bulegoak. Hiritarren sormen gaitasuna bultzatu, eta ekimen sozial eta kulturalen inplikazioa bilatzen dute ekintza kultural bat garatzen duten pertsonen energia erakutsi nahi duen ekimen honetan.