kultura
Jaialdia
Dantza, antzerkia eta musika asteburu guztian zehar, Olatu Talkan
Erredakzioa
Jaialdiaren bigarren edizioa igandera bitartean ospatuko dute Gipuzkoako hiriburuko kale eta enparantzetan.
Olatu Talka jaialdiaren bigarren edizioa asteburu honetan ospatuko da:&' || 'nbsp;dantza, antzerkia, musika eta bestelako jarduerak izango dira Gipuzkoako hiriburuan.
Igandera bitartean izango da hiriburuko kale eta enparantzetan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza bultzatzeko ekintzen barruan eta ''Herritarren energia-olatuak'' lelopean.
Besteak beste, Jaime Caballero igerilariak Donostia eta Donibane Lohizune artean igeri egingo du, Donostiaren hautagaitzaren babesean. Gainera, esklerosi anizkoitza jasaten duten gaixoentzat dirua jasoko dute.
Gehituk, bere aldetik, The Sound of music (Sonrisas y lágrimas) filmaren proiekzio-karaokea antolatu du ostiralerako Victoria Eugenia antzokian. Bertaratu nahi dutenek pelikularen pertsonaiak bezala joan behar dira jantzita eta Julie Andrews eta umeak famatu egin zituzten kantuak abestuko dituzte.
Zeltiar eta euskal musikako kontzertu bat izango da, baina baita rock, pop, blues eta funky kontzertuak ere. Birziklatutako arroparekin desfilea egingo dute, 19:30ean, udaletxeko terrazan.