kultura
Ayudas
Kulturak 12,5 milioi euro bideratu ditu euskara sustatzeko
Redacción
2010ekoa baino %2,76 gutxiagokoa da diru-kopurua, baina Lourdes Auzmendik esan duenez, laguntzak mantentzeko "ahalegin handia" egin du Eusko Jaurlaritzak.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 12,5 milioi euro bideratuko ditu euskara sustatzeko egitasmoetara. Iaz baino %2,76 gutxiago izango da, krisialdi ekonomikoak eragindako murrizketak direla medio.
Lourdes Auzmendi sailburuordeak esan duenez, iaz baino %2,76 gutxiagokoa izango da, baina Eusko Jaurlaritzak "ahalegin handia" egin du laguntzak mantentzeko eta helburua "ahalik eta hoberen kudeatzea" da.
Gainera, 2012ra begira, urtarrila amaitu baino lehen argitaratzeko konpromisoa hartu du. "Tendentzia berrietara egokitzeko" beharra azpimarratu du Auzmendik eta "euskara sarean dagoela esan nahi du horrek, eta baita informazioaren teknologian eta komunikazioan ere".
Bost arlotara bideratuko dituzte laguntzak:&' || 'nbsp;euskara gizartean sustatzeko eta normalizatzeko, komunikabideak, komunikazioaren teknologiak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta hizkuntza lantokietan sustatzeko.
190 egitasmok jaso zuten dirulaguntza hau. Bere aldetik, komunikabideei zuzendutako dirulaguntzak 5,4 milioi eurokoa izango da.
Euskara informazioaren teknologian normalizatzeko eta zabaltzeko laguntzei 1,5 milioi eskainiko dira, eta iaz 202 egitasmo izan ziren onuradun.