kultura
Jaialdiak
Surfilm Festival, EITB Kultura 60 saioan
Erredakzioa
Urtero hazten joan den jaialdia da Surfilm Festival eta egun Europan egiten den jaialdi onenen artean dago.
Surfa, jatorriz Ozeano Bareko irletako herritarren tradizioa da, egun mundu osora zabaldu da eta orain 50 urte gure itsasertzera heldu zen surfaren olatua. Bederatzi urte daramatza jadanik Donostian Surfilm jaialdiak, urtero hazten joan da eta egun Europan egiten diren jaialdi onenen artean dago.
Jaiadia ez da zinemaldia soilik, baizik eta surfak mundu osoan eta gure artean sortu duen kulturen topaketa edo festa dotore bat. Dotoreziaz eta sentsibilitatearekin antolatu dute Japoniari eskeini dioten zikloa, Fukushimako hondamendia gertatu ostean, bertakoen surf kultura ezagutzeko aukera eta parada ezin hobea eskeiniko da jaialdiaren hainbat egoitzatan, San Telmo Museoan eta Antzoki Zaharrean adibidez.
Jakina, urtero bezala Donostiako zinemaldian bertan, Euskal Itsas aldean sortu den surf komunitatearen lanak eta ekarpenak ikusteko, bai aurten propio antolatu den mercadilloan eta baita eskiniko diren hainbat filmetan. Azken 50 urtetan Kantauri itsasoan surfak izan duen bilakaeraz argazki erakusketa bat jarriko dute Zurriola hondartzaren inguruan, gutxigorabehera gure itxasertzean surfak duen bide horretan.