Itxi

Zinema

Estrak lortzeko

Aktore aukeraketa Bilbon, Borja Cobeagaren bigarren filmerako

Erredakzioa

19 eta 90 urte bitarteko pertsonak bilatzen dituzte. Gaur egingo dute castinga, Deustuko Bidarte Kultur Etxean.

Borja Cobeaga zinemagilea estra bila dabil. Pagafantas lanaren arrakastaren ondoren, Donostiako zuzendaria bigarren luzemetraia prestatzen hasi da. Bertan arituko diren estrak behar dituzte, eta aktore aukeraketa deitu dute Bilbon. 19 eta 90 urte bitarteko pertsonak aurkitu nahi dituzte.

Gaur egiten dute castinga, Deustuko Bidarte Kultur Etxean (Lehendakari Agirre kaleko 42. zenbakian, Deustuko metro irteeraren ondoan). Goizez, 10:30etik 15:00etara izando dira bertan; eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:30era. Froga egin nahi dutenek agiri tamainako argazkia eraman beharko dute. Gainera, facebooken ere izango dugu aukera prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko, Segunda Película Borja Cobeaga perfilean.

Joan den larunbatean ateak itxi zituen Malagako Zinemaldian aurkeztu zuen Cobeagak bere bigarren filmaren errodajea. Luzemetraiak ''No controles'' izena hartuko du, eta badakigu Bilbon eta Madrilen grabatuko dela, ekainaren 7an. Abendurako aurreikusi dute estreinaldia. Bertan arituko diren aktore ezagun batzuen izenak ere baieztatu dituzte: besteak beste, Alexandra Jimenez, Mariam Hernandez, Ramon Barea eta Marivi Bilbao arituko dira lan berri honetan. Pagafantas aurreko lanean ikusi genuen Julian Lopez ere izango dugu oraingo honetan.

Joan den apirilaren 20an estrak aukeratzeko lehen froga bat egin zuten Madrilen.