Zinema
Estreinaldiak
Angelina Jolie, 'Centurión'ekin borrokan zinema-aretoetan
Erredakzioa
Michael Fassbender modako aktoreari protagonismoa kentzen saiatuko da 'Salt'. Gainera, 'La revancha de Kitty Galore' 3Dtako lehian sartzen da.
Angelina Jolie aste honetako protagonista da zinema-aretoetan:&' || 'nbsp;akziozko heroi baten paperean sartzen da Salten. Phillip Noyce dago thriller honen atzean, Calma total edota Peligro inminente zuzendu eta gero. Angelina Joliez gain, Liev Schreiber, Chiwetel Ejiofor eta Daniel Olbrychski dira protagonistak.
Michael Fassbender da Centurion filmaren protagonista, Malditos bastardosetako bat izan ostean. Neil Marshall (The Descent) britainiarrak idatzi eta zuzentzen du eta Fassbenderrekin batera (gogoratu Magnetoren papera izango duela X-Men sagaren hurrengoan), Dominic West eta Olga Kurylenko daude.
La revancha de Kitty Galore Como perros y gatosen hurrengoa da, Ron Friedmanek eta Steve Bencichek idatzitako gidoi baten ondorioz. Katu eta txakurrek bizitza propioa dute eta beraien arteko gerrarekin jarraituko dute, familia osoari zuzendutako pelikula batean:&' || 'nbsp;2D&' || 'nbsp;zein 3Dtan eskuragarri.
Jean Becher zuzendari eta gidoilariak Marine-Sabine Roger idazle frantziarraren La tête en frinche eleberri arrakastatsua zinema-aretoetara eraman du. Gérard Depardieu, Gisèle Casadesus eta Jean-François Stevenin dira belaunaldi arteko film honen protagonistak.
The Secrets of Kells Espainiara heldu da, hainbat jaialditan arrakasta handia izan ostean eta 2010eko animaziozko film onenari sarirako hautagaia izan ostean. Irlanda, Belgika edota Frantziaren arteko ekoizpena da eta Tomm Moore eta Nora Twomey dira zuzendariak.