Zinema
Iragarpena
'El Hobbit' Zelanda Berrian filmatuko dute
Erredakzioa
Hainbat zurrumurru izan dira azken egunotan eta herrialdeko Gobernuak jakinarazi duenez, lan legedia aldatuko dute ekoiztetxeak grabazioa bertan mantendu dezan.
Warner ekoiztetxeak eta Zelanda Berriko Gobernuak akordio bat lortu dute, bi eguneko negoziazioen ostean, eta El Hobbit pelikula bertan grabatuko dute.
John Key Zelanda Berriko Lehen Ministroak egin du iragarpena, eta Gobernuak lan legedia aldatuko du, izan ere, hori zen filma Zelanda Berrian egiteko ekoiztetxeak jartzen zuen eragozpen bakarra.&' || 'nbsp;
Sindikatuek presioa ezarri zuten, bertako aktoreen lan-egoera aldatzeko. Horregatik, filma beste herrialde batera eramatea planteatu zuten ekoiztetxekoek.