Zinema
Bideokliparekin pelikula
Michael Jacksonen 'Thriller' lana zinema-aretoetara hel daiteke
Erredakzioa
Hollywoodek martxan du jada bideoklipa pelikula bihurtzeko proiektua. 'This It It' lanaren zuzendaria, Kenny Ortega, izango litzateke arduraduna.
Thriller bideokliparekin bideo musikalaren kontzeptua erabat berritu zuen Michael Jacksonek 1982an. Orain bideoklip hori pelikula bihur daiteke. Hollywoodek martxan du jada bideokliparekin pelikula egiteko proiektua, eta This It It lanaren zuzendaria, Kenny Ortega, izango litzateke arduraduna.
Musikala eta beldurrezko generoa uztartuko lituzke lanak, eta 50 milioi dolarreko aurrekontua izango luke. Gk Films, Fox 2000, Lionsgate eta Summit Entertainment konpainiek ekoitzi dezakete lana.
Pelikula berri honekin, berriz ere lehen planoan izango genuke Michael Jackson, 2009ko ekainaren 25ean hil zen artista handia. Abeslariaren oinordekoek proiektuari baiezkoa ematen badiote, behintzat.

