Itxi

Zinema

Zinema

Maite Ruizek 'El tesoro del Rey Midas' estreinatuko du aste honetan

Erredakzioa

Cathy zikoina, Nicolas arratoia eta Lorri loroa "erreportari ausartak" dira eta beraien abenturak kontatzen dituzte zintan.

Maite Ruiz de Austri zuzendari arabarrak El tesoro del Rey Midas izeneko animaziozko zinta estreinatuko du aste honetan. Animaziozko film onenari bi Goya sari eskuratu ditu Ruiz de Austrik eta, kasu honetan, ekintzaileek ustekabeei aurre egiteko duten ahalmena goraipatzen du.

Bostgarren lana da eta Cathy zikoinaren, Nicolas arratoiaren eta Lorri loroaren istorioa da:&' || 'nbsp;"erreportari ausartak" dira eta oporrak bertan behera utziko dituzte, oihanean galdutako lagunak erreskatatzen saiatzeko.

Horrela, "ekintzaileen istorio batean" oinarritzen ditu hezkuntza baloreak, heroiak "adibide bat" dira umeentzat eta, abentura beraien pasioa dagoelarik, "ez da erraza, baina edozeinen eskutan dago".

Iñigo Silvak ekoiztu du eta Juan Velardek egin du gidoia. "Istorio freskoa eta umorez betea da, abentura frenetikoekin eta hedabideek toki preferente bat betetzen dute".

Bere ibilbidean zehar, hainbat sari eskuratu ditu Maite Ruiz de Austrik, tartean, Animaziozko film onenari, ''El Regreso del viento del norte'' eta ''Qué vecinos tan animales!'' lanengatik. Gainera, hiru urrezko domina eskuratu zituen Houstoneko Zinemaldian.&' || 'nbsp;