Zinema
Heriotza
Leslie Nielsen aktorea hil egin da
Erredakzioa
84 urte zituela hil da, pneumonia baten konplikazioen ostean, Floridako ospitale batean.
Leslie Nielsen aktore kanadiarra 84 urterekin hil da, pneumonia baten konplikazioen ostean. Fort Lauderdalen (Florida) izan da, emaztea eta lagunak alboan zituela, bere bozeramaileak jakinarazi duenez.
Atrápalo como puedas eta Aterriza como puedas sagen parte hartu ostean, sekulako fama hartu zuen mundu mailan. Halere, filmografia zabala du Nielsenek, 100 pelikula baino gehiago eta 60 urteko ibilbide profesionalarekin.
New Yorken hasi zen lanean 1950eko hamarkadan eta 150 antzezlan baino gehiagotan hartu zuen parte. Gero, Hollywoodera egin zuen salto eta 1980ean eskuratu zuen mundu mailako ospea, hainbat paper protagonista eskuratu baitzituen.