Itxi

Zinema

Izendapena

Joxean Fernandez, Euskal Filmategiko zuzendari berria

Erredakzioa

Unibertsitate irakaslea da, eta Nanteseko zinemaldian lan egin du. Izendapen berri honekin, aro berri bati ekin nahi dio Filmategiak, bertan egiten duten lana ''kanpora ere ateratzeko'' helburuarekin.

Euskal Filmategiak zuzendari berria du:&' || 'nbsp;Joxean Fernandez. Filmategiko aurreko zuzendariak, Mikel Arregik, erretiroa hartu du, eta orain Fernandezek hartu du bere lekua. Zuzendari berria unibertsitate irakaslea da eta Nanteseko zinemaldian lan egin izan du orain arte.

Izendapen berri honekin ''''ibilbide berriari'''' ekingo dio Filmategiak, Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak gaur jakitera eman duenez. Prentsaurrekoa eskaini du Riverak Donostian, Fernandez zuzendari izendatu berriarekin. Bertan jakitera eman dutenez, antolakuntzan eta lan prozesuan aldaketak egingo ditu erakundeak. ''''Orain arte barrurantz lan egiteko betebeharra izan du Filmategiak, baina hemendik aurrera kanporantz ere egin beharko du lan''''. Aldaketa honekin bertako jakintza herritarrengana hurbiltzeko helburua dute.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, datorren urtean orain arte burutu izan diren hainbat lanekin jarraitzeko helburua dute: materialak telezinetik pasatu, ondarea zerrendatu eta katalogatu, Kimuak programa garatu eta Tabakalerarekin elkarlanean jarraitu.

Era berean, etorkizunari begira Filmategiak dituen hainbat erronken berri ere eman dute: artxibo digitala handitu, artxiboen egoera hobetu, ETBk 1983tik 2005era bitartean emititutako materiala digitalizatu eta Urdanibia Jauregiko liburutegiko ondarea herritarren eskura jarri, besteak beste.