Zinema
Aurre-estreinaldia
'Zigortzaileak', superheroiak eskola jazarpenaren aurka
Erredakzioa
Haurrak protagonista direla euskaraz egin den lehen pelikula aurkeztu dute Bilbon, prentsaurrekoan. Urtarrilaren 5ean estreinatuko dute, Bilbo, Donostia eta Gasteizen.
Filmeko aktoreak aukeratzeko proba 1.200 haurrek baino gehiagok egin zuten, eta aktore ezagunak ere agertzen dira pelikulan: Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka, Xabier Elorriaga...
EITBren parte-hartzea eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan ditu proiektu honek.