Zinema
Antonio Banderasekin
Pedro Almodovarrek irailean estreinatuko du 'La piel que habito' filma
Erredakzioa
Mantxako zinemagileak uda ostean aurkeztuko du bere azken zinema lana. Antonio Banderas eta Elena Anaya protagonista dituen ''drama bizia'' da 'La piel que habito'.
Irailean estreinatuko du Pedro Almodovarrek La piel que habito film berria. Antonio Banderas eta Elena Anaya protagonista dituen ''''drama bizia'''' da zinemagile ezagunaren azken lana.
Zuzendariak azaldu duenez, filmaketa bukatuta dago, eta postprodukzio fasean murgilduta daude orain.
''''Zinema beltza, zientzia fikzioa eta terrorea tartekatzen dituen drama bizia'''' da La piel que habito, Almodovarren hitzetan. Thierry Jonquet frantziarraren Tarantula eleberrian dago oinarrituta, eta Ledgard doktorea da bertan protagonista. Arrakasta handiko zirujau plastikoa da oraingoan Banderas, eta, zelula terapiak izan duen aurrerapenei esker, larruazal berria sortu nahi du.
20 urte dira Antonio Banderasek eta Almodovarrek Átame pelikulan elkarrekin lan egin zutenetik. Berriz ere elkartu dira, eta, oraingoan, Marisa Paredes, Jan Cornet eta Roberto Álamo aktoreak izan dituzte kamera aurrean lagun.