Zinema
Errodajea
Robert de Niro Bartzelonan, Rodrigo Cortesekin lanean
Erredakzioa
Zuzendari katalana Red lights bere hirugarren lana filmatzen ari da, Sigourney Weaver, Cillian Murphy eta beste hainbat aktoreren ondoan.
Robert de Niro aktorea Bartzelonan dago, Rodrigo Cortes zinema zuzendariaren esanetara lan egiteko. Red lights pelikulan, Cortesen hirugarren filmean, parte hartuko du aktore newyorktarrak.
TV3ek, lanaren ekoizleetako batek, Kataluniako hiriburuan dituen estudioetan hasi dira grabaketa lanekin. Bartzelonako beste zenbait tokitan jarraituko dute, eta, amaitzeko, Kanadan lan egingo dute.
Rodrigo Cortesen hirugarren filma izango da Red lights, Buried arrakastatsuaren jarraipena. Horretarako, Robert de Niro, Sigourney Weaver, Cillian Murphy, Elizabeth Olsen, Toby Jones, Joely Richardson eta Leonardo Sbaraglia aktoreak izango ditu alboan.
Margaret Matheson (Sigourney Weaver) eta Tom Buckley (Cillian Murphy) ikertzaileen istorioa kontatuko du. Fenomeno metapsikikoak aztertzen ari dira, iruzur hutsa direla argitu nahian.
Bien bitartean, hogeita hamar urtez isilpean egon ostean, Simon Silver (Robert de Niro) zientzialari ospetsua mehatxu bilakatuko da nazioarteko zientziarentzat.
Tom Buckley Silverekin obsesionatuko da eta gertakari ilun eta bitxiak izango dira.