Zinema
Saria
Marta Etura eta Unax Ugalde, 'XXI. mendeko Aktoreak'
Erredakzioa
Medina del Campon jasoko dute saria, martxoaren 18tik 26ra Valladolideko herrian egingo duten zinema astean.
Marta Eturak eta Unax Ugaldek ''XXI. mendeko Aktoreak'' saria jasoko dute Medina del Campon, martxoaren 18tik 26ra egingo den zinema astearen 24. edizioan. Euskal aktoreek jasoko duten saria 2010ean sortu zuten, eta Elena Anayak jaso zuen orduan.
2010ean, Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenaren Goya saria irabazi zuen Marta Eturak, Celda 211 filmean egindako lanagatik. Aurretik, Sin vergüenza (2001) pelikulan debutatu zuen eta beste zenbait lanetan parte hartu zuen, hala nola Frío sol de invierno (2004) eta AzulOscuroCasiNegro (2006).
Unax Ugaldek, bestalde, Báilame el agua (2000) filmean debutatu zuen, eta harrezkero 17 pelikulatan hartu du parte, besteak beste Frío sol de invierno (2004), Alatriste (2006) edo berriki estreinatu den No controles (2010).
Martxoan Medina del Campon egingo duten Zinema Astean atal bereziak eskainiko dizkiete erlijioari eta giza baloreei.