Itxi

albistea

Aurrekaririk gabeko finala

'El Conquistador del Aconcagua' bere ordu tartean lider izan zen

A.H.

EITB

Saioaren misteriorik handiena argitu gabe bukatu zen igandeko emanaldia. Atzokoa, reality-aren hiru edizioetako finalik ikusiena izan zen.

  • Roberto Laiseka eta Juanito Oiarzabal

    Roberto Laiseka eta Juanito Oiarzabal elkarri agurtzen, igandeko saioan.

'El Conquistador del Aconcagua', misteriorik handiena argitu gabe bukatu zen igandean. Iñakik, Laisekak eta Kotek lortuko ote dute gailurrera igotzea.  Datorren igandean jakingo da.  Saioak ikusmin handia piztu zuen eta bere ordu tartean nagusi izan zen:  %14,7ko audientzia  lortu zuen. Hurrengo saiorik ikusienari  bi puntuko aldea atera zion. 320.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin emanaldian zehar, Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, 119.000 lagunek  ikusi  zuten saioa, bataz beste.

Aurrekaririk gabeko finala izan zen igandekoa. Izan ere, ikus-entzuleek datorren igandera arte itxaron beharko dute reality-aren irabazlea nor izango den jakiteko.  Atzoko final berezia, 'El Conquistador del Aconcagua' saioaren hiru edizioetako ikusiena izan da