albistea
22:30ean
'Como en casa en ningún sitio' pelikularen estreinaldia, 'LND' saioan
A.R.
Erredakzioa
Protagonisten bizitzak eta pelikularen grabazioaren sekretuak izando dira saioaren gai nagusiak, 22:30ean, ETB-2n
-
'Como en casa en ningún sitio' pelikularen estreinaldia, 'LND' saioan
‘La Noche de...’ saioak ‘Como en casa en ningún sitio’ filma estreinatuko du gaur gauean, 22:30ean, ETB-2n. Gabonetan kokatuta dagoen komedia honek familiarteko eztabaiden inguruko istorioa kontatzen du. Film dibertigarri honen pertsonaia nagusiak Vince Vaughn eta Reese Witherspoon dira, baina zinemaren munduan ezagunak diren hainbat aktore ikusi ahal izango ditugu: Sissy Spacek, Robert Duvall, Mary Steenburgen eta Jon Voight. Pelikularen filmatzearen eta protagonisten bizitzen inguruko xehetasun guztiak ezagutuko ditugu filma ikusi baino lehen.
Gainera, saioko protagonistetako bat izango da Don Johnson, 80. hamarkadako ikonoa eta ‘Corrupción en Miami’ telesailaren protagonista; izan ere, 63 urte beteko ditu aste honetan. Adinean aurrera doan arren, aktorea sasoi onean mantentzen da, eta Quentin Tarantinoren pelikula berrian protagonistetako bat da. ‘La Noche de...’ saioak bere ibilbidea gogoratuko du eta bere bizitza pertsonaleko une gogoangarrienak ere azpimarratuko ditu, halaber, izan zuen haurtzaro traumatikoa, bere eskandalu sexualak eta ezkontza polemikoak. Guzti hau La transformación de Don Johnson atalean izango da.
Bestalde, James Bonden film onenetako batean Euzkadi hitza agertzen da horma batean, eta horren arrazoia azalduko dute Los vascos conquistan Hollywood atalean.
Amaitzeko, komiko ezagun baten heriotza misteriotsuaren 40. urtemuga betetzen dela eta, La muerte os sienta mal atala eskainiko du saioak. Atal honetan heriotza bitxienak eta zentzugabeenak aztertzen dituzte.
‘La Noche de...Como en casa en ningún sitio’ astearte honetan izango da ikusgai 22:30etan ETB-2n.