telebista
Audientzia
"Euskal Herria Hegan" estreinaldi historikoa ETBko kanal guztietan, markak hautsi dituen asteburu batean
EITB
223.000 ikus-entzule baino gehiago lortu zituen. Igande gaueko liderra izan zen, % 18tik gora audientzia zatiarekin; eta euskaldunen artean % 26a gainditu zuen. Asteburu bikaina izan da ETB2rentzat: eguneko katerik ikusiena larunbatean eta igandean, % 10etik gorako datuekin bi egunotan.
-
Euskal Herria Hegan
Euskal Telebistak asteburu ikusgarria itxi berri du: Euskal Herria airetik zeharkatuko duen "Euskal Herria Hegan" dokumental sailaren estreinadi historikoaz gain, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan da launbatean eta igandean.
Bart ETBko kanal guztietan estreinatu zen, aldi berean, gure lurraren esentzia inoiz ez bezala erakutsiko digun bederatzi ataleko dokumental sailaren lehen atala. Irudi eta musika ikusgarriekin, audientziaren erantzun bikaina lortu zuen: 223.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Saioa, gainera, liderra izan zen Euskadin, % 18,1eko kuotarekin; eta datua % 26,1era iritsi zen euskaldunen artean.
Denboraldi honetako ETBren apustua da "Euskal Herria Hegan": mimo eta ilusio handiz prestaturiko proiektua, zentzumenentzako bidaia ikusgarria eskainiko diguna, Miren Gaztañagaren narrazioarekin, Fernando Velazquezen eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren musikarekin, eta baita kolaboratzaile eta artista eta talde erreferenteekin ere. "Euskal Herria Hegan" igandero izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Atzo gauean eskainitako Gipuzkoa: Zeruaren eta itsasoaren artean euskarazko lehen atala asteburu bikain baten ginga baino ez da izan. Izan ere, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen bai larunbatean (% 10,7) eta baita igandean ere (% 10,8).

