Itxi

telebista

Reality showa ikusteko gida

Nola ikusi dezakezu "El Conquistador del Caribe"?

EITB

Hemen azalduko dizugu nola ikusi dezakezun ETB2ko telerrealitate saioa zuzenean eta nahieran. Zalantzak argitzeko eta arazoen berri emateko bidea ere azalduko dizugu. "El Conquis" astelehenetan eta astearteetan ematen da; aurten ez da debaterik egongo asteazkenetan.

  • "El Conquis" ikusteko gida

    "El Conquis" ikusteko gida. Irudia: EITB

Arrakastatsu abiatu da "El Conquistador" saioaren 22. edizioa, eta hemen azalduko dizugu nola ikusi dezakezun reality showa, astelehenetan eta astearteetan, 22:20ak aldera, "Teleberri"ren ondoren.

Zuzenean ikusteko

Beti bezala, "El Conquistador del Caribe" telebistan ematen dugu,ETB2n, 22:20an. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten astelehenetan eta astearteetan ikusiko ditugu lehiakideen abenturak, Los Haitises parke nazionaletik. Aurten, baina, ez da debaterik egongo asteazkenetan.

Saioa zuzenean online ikusteko bi aukera daude: batetik, eitb.eus-en dago ikusgai, ETB2 zuzenean ematen den orrialdean (/es/television/etb2/); bestetik, "El Conquis" ETB On plataforman ikus dezakezu, zuzenean (https://etbon.eus/ch/etb-2). Saioa webgunean zein plataforman ikusteko ez da beharrezkoa kontua sortzerik ezta erregistratzerik ere.

Nahieran ikusteko

Programaz nahieran gozatzeko ere aukera badago, ETB On plataformaren bidez. "Conquis"ek ETB Onen duen orrian atalak gehitzen joango dira telebistan eman ahala. "El Conquis"en probak ere bertan izango dira ikusgai, bai taldekako jokoak, baita dueluak ere. Bestalde, Guaban, Yocahu eta Corocote taldeek egiten dituzten bilerak ere plataforma horretan emango dira. Eduki horiek ikusteko beharrezkoa da kontua izatea eta erregistratzea.

ETB On aplikazioa

Plataformaren edukiak app bidez ere ikusgai daude: Google Play dendan eta App Store dendan eskuragai dago aplikazioa.

Beste gailu batzuetan ere badago eskuragarri: Chromecast gailuetan, Android TVra cast eginez, eta Hbbtv 1.4.1 bertsioa eta hurrengoak dituzten gailuetan, ETBko kanaletan botoi gorria sakatuta. 

Smart TV hauetan ere badago: Android TVn (7. bertsiotik aurrera duten gailu eta telebistetan, Google Play dendan deskargatuta) eta Fire TVn (FireOS 5etik aurrera, Amazon Store dendan). Halaber, hurrengo hilabeteetan iritsiko da Apple TVra eta Samsung, LG eta Hisense telebistetara. 

Edozein zalantza edo galdera argitzeko, EITB Arreta Zerbitzura jo edo 900 11 25 25 telefonora deitu. Iparraldetik edo kanpotik deitzeko telefono zenbakia hau da: 0034 945 01 25 25.

"Conquis" arazorik gabe gozatu ahal izango duzuela espero dugu.