Itxi

albistea

Joseina Etxeberriak aurkeztuta

ETBrekin haziz, larunbateko '30 urte kantuan' saioan

A.H.

EITB

Euskal Telebistan azkeneko 30 urtetan izandako musikaren errepasoa egingo dute, haur eta gaztetxoen ikuspuntutik.

  • Joseina Etxeberria. EITB

    Joseina Etxeberria. EITB

 ETBren 30. urteurrena ospatzen ari gara, eta 30 urtez gure etxeetan izan denez, badira ETBrekin hazi diren belaunaldiak. Helduxeagoak direnak ere, ETBrekin hazi ez, baina ETBrekin batera joan dira urteak betetzen.

 Larunbateko saioan, ETBk betetako hiru hamarkaden errepasoa egingo dute, bereziki, haur eta gaztetxoen ikuspuntua kontutan hartuta. Joseina Etxeberriak hiru lagun izango ditu berarekin platoan: Maitena Salinas eta Asier Oruesagasti aktoreak, eta Edurne Garmendia Gazteako esataria.

 Musikaren ikuspuntutik egingo dute errepasoa eta beraz, 'Kantuan' saioko eta 'Kantuan Lehiaketa'n parte hartu zuten kantariak izango dira saioan. Beren eskutik gogoratuko dituzte, esate baterako, ETB-ko marrazki bizidunetako kanta famatuak. Nork ez ditu gogoan Dotakon, Arturo erregea, Lazkao Txiki eta beste hainbaten kantak?

 EITBko hainbat aurkezle eta esatarik aitortuko dute zein izan den beraien marrazki bizidunik gustukoena, umetako filmik gogokoena, etab. Beraietako asko, duela 30 urte, 20 edo 15 urte hasi ziren gure etxeetako pantailetan agertzen. Nola hazi diren/nola aldatu diren/ nola zahartu edo hobetu diren ikusi nahi? Ez galtzekoa benetan!

 Gure gonbidatu batzuk 'Goenkale'rekin batera hazi dira, eta omenez, 'Goenkale'ren lehengo kanta abestuko dute zuzenean platoan. Ezin ahaztu baita, ETBn izan diren gazte saioak eta horiek ere ekarriko dituzte gogora. ETB hasi zen garaiko umeak 'Pintto pintto' eta 'Zapi zuria' kantatzen zuten, eta horiek ere kantatuko dituzte. Baina gaur egungo gazteek nahiago dute beste estilo baten mugitzen diran kantariak, eta hona hemen saioak eskeiniko diena: Lady Gaga ('The edge of glory' kantatuko du Idoia Bediagak) eta Justin Bieber ('Baby' kantatuko du Xabier Zurbano gazteiztarrak).

 Azken urteotan zinea eta musikalak oso arrakasta handia lortu dute gazteen artean, eta saioak 'High school musical', 'Hi Jo' Slandom Millonarie filmekoa eta 'Never ending story' Idoia Bediaga eta Jon Urbietaren eskutik izango dituzte entzungai. Baina ezin ahaztu ETBn izan den film eta serie musikal gaztea 'Goazen!' arrakastatsua  eta, guk ere, gure omenalditxoa eskainiko diogu.

'30 urte kantuan' larunbat honetan 22:30ean emango da.