telebista
Aste honetan
'El Corazón de Roble' filmaren estreinaldiaz, 'EITB Kultura'n
A.H.
EITB
Gabonetako etenaren ondoren, 'EITB Kultura' ETBko programazioan izango da, Euskadiko agenda kulturaleko ekitaldi nabarmenenen berri emateko.
-
Willis Drumond. Argazkia: Tom Hagen.
Gabonetako etenaren ondoren, 'EITB Kultura' ETBko programazioan izango da berriro: astelehenenetan ETB-1en, asteartetan ETB-2n eta ostiraletan ETB-3n. Saioak, gure inguruko ekimen kultural nabarmenenen berri emango du.
Aste honetan, 'EITB Kultura'k zineari eskainiko dio hasierako tartea. Laster, El corazón del Roble pelikula estreinatuko dute, La colina del dragón trilogiaren hirugarren partea. Istorio epiko honek, maisutasunez nahastu ditu umorea eta erromantizismoa. Irungo Dibulliton Studioko kideen filmea da, Madrilgo Mililmetros Studios ekoitetxearekin elkarlanean egindakoa
Horrez gain, Idoia Zabaleta dantzari eta koreografoaren azkeneko lana erakutsiko du saioak: Posthumo. Euskadiko 80ko hamarkadako espiritua oinarri du lanak, protesta abestiak eta garaiko krisi industriala gogora ekarriz. Garazi Lopez de Armentia, Ana Gandia eta Kris Oraá dira lanaren protagonistak, eta urtarrilak 19 eta 20an estreinatuko da Bilboko La Fundación aretoan.
Willis Drummond, Iparraldeko taldearen musikaz ere arituko dira 'EITB Kultura'n. Taldeak bere laugarren diskoa atera berri du, A ala B, eta aste honetako saioak hurbiletik ezagutuko du lana. Bonborenean grabatu dute eta Torontoko Bruke Reis izan da haien ekoizlea.
'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 23:45ean ETB-1 eta 01:15ean ETB-2n. Ostiralean, 23:30etik aurrera ikusgai izango da ETB-3n.

