Itxi

telebista

Igandean, ETB-2n

Odolez betetako bataila, gaur, 'El Conquistador' saioan

Michel lehiakide uruguaitarrak ez daki abenturan jarraituko duen ala ez; izan ere, Manu Maritxalar kapitainarekin desadostasunak ditu eta Inmunitate jokoan gertaera desatsegin bat izango du.

  • Odolez betetako bataila, gaur, 'El Conquistador' saioan

    Odolez betetako bataila, gaur, 'El Conquistador' saioan

Gaur gauean, Patagoniako benetako bataila hasiko da. Odola izango da protagonista nagusia. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko taldeek (Piches, Pumas eta Condores) 'Inmunitatea lortzeko jokoa' egingo dute. Aurten 'kanibalen jokoan', goitik behera ebakitako txerriaz gain, partaideek ahoarekin hustu beharko dituzten odolez eta erraiez beteriko ontziak egongo dira.

Bigarren atalean, lehenengo batzarra eta lehenengo kanporatze duelua ikusiko ditugu. Batzarraren dinamika aurreko ediziokoekin konparatuz guztiz desberdina izango da.

Michel lehiakide uruguaitarrak ez daki abenturan jarraituko duen ala ez; izan ere, Manu Maritxalar kapitainarekin desadostasunak ditu eta Inmunitate jokoan gertaera desatsegin bat izango du.

Protagonista ugari egongo dira saioan: Josetxo, Piche taldeko ardi galdua bihurtzen ari da. Bestalde, Kapitainen jokoa irabazi arren, Korta antolakuntzarekin haserretuko da.

"El Conquistadir del Fin del Mundo" Hostoilek Euskal Telebistarentzat ekoitzi duen saioa da eta ‘Teleberriaren’ ondoren emititzen da igande gauetan, 22:15etatik aurrera, ETB-2n. Saioa zuzenean ere izango da ikusgai eitb.com-en.